XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Eskual-Herriko bigarren maileko ikastetxe guzietan (Baionan, Miarritzen, Donibane-Lohitzunen...) behar litaizke finkatu Eskuarazko katedrak eta horietan ezarri eskuara erakasiko duten erakasleak.

Bigarren maileko ikaslek, ikasten dituztelakoan bi hizkuntza (Angles, español, aleman...) behar ginuke ardietsi izan dadien eskuara hizkuntza horietarik bat, batxilleratoan presenta dezaketena.

3. Frantses gobernuak behar luke finkatu lege bat onhartua izan dadien eskuara hirugarren maileko (enseñanza superior) etsaminetan.

Gisa hortan balakikete eskualdun haurrek, beren hizkuntza xaharra zerbaitetako on ditaikela, eta ikas lezakete edozoin maileko eskoletan.

Uste dut eta bihotz-bihotzetik erraiten, salbatu behar balimbadu eskuarak, eskolak behar duela salbatu.

Bainan sendagailu hori ez da gure eskuetan, bainan bai frantses edo español gobernuen eskuetan.

Beraz, behar deegu galdegin garbiki eta goraki ez dezaten utz hiltzerat munduan den mintzaira xaharretarik bat.

Linguista batek zion egun batez: hizkuntza baten galtzerat uztea zela gaxtakeri haundi baten egitea bai gizonen, bai gizontasunaren kontra.

Behar dute jakin bi erresumetako buruzagiek edo zuzendariek, beren gain hartu behar dutela eskuararen geroa eta izanen direla hobendun bai Jainkoaren bai gizonen aintzinean uzten balimbadute galtzerat.

Eskualtzaindian sar-egunian, erraiten nuen ene hitzaldian Oxobiren olerkietaz mintzo nintzalarik: Zendako othe, La Fontaine-n alegiak dituztelarik gure haurrek eskoletan, ez ditzazkete ikas Oxobiren alegiak.

Horiek dira gure eskual-kulturaren ontasunak.

Behar dituguia debaldetan utzi?.

Eskualdun laborariak, larre uzten ditia bere lurrak?.

Nahi balimbadugu gure eskualdun eginbidea osoki bethe, aintzinekoek utzi daukuten ontasun ederrez behar gira baliatu, behar ditugu erabili.

Hori ez eginez, bigarren aldikotz hilen da Oxobi eta izanen gira, gu, haren hiltzaliak.

Ez dugu nahi hil diten bigarren aldikotz gure literaturan diren olerkari eta idazle haundiak.

Bainan eskual-buru eta bihotzetan bizitzeko, behar dute eskualdunek ikasteko nahikundea.

Erranez garbiki eta goraki ez dela utzi behar hiltzerat eskuara, uste dut bethetzen dudala ene eginbidea.